Hizkuntza gutxituen ekarpen ekonomikoari buruzko kongresu internazionala hasi da Donostian
Gizartea
2024, aza. 26 - 18:11
‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ izena du kongresu internazionalak. Europako hainbat herrialdetako 30 hizlari baino gehiagok hartuko dute parte hitzaldietan. Hizlari horiek Europako 17 hizkuntza gutxituren egoera aztertuko dute. Astearte honetan, azaroaren 26an, hasi eta azaroaren 27ra arte iraungo du.