Igor Estarellas, Osasungintza publikoaren aldeko herri plataforma: “Osasungintza publikoa eta integrala behar dugu”
Gizartea
2023, aza. 09 - 14:11
Osasungintza publikoaren aldeko herri plataformako kideek mobilizazioak antolatu dituzte azaroaren 11rako, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Igor Estarellas plataformako kidearen esanetan, sistemaren ardatzak “gardentasuna eta herritarren parte hartzea” izan beharko lukete.
Horrez gain, nabarmendu du arreta presentziala berreskuratu behar dela, eta errealitatera egokitu behar dela osasun sistema: “Ziurtatu behar dugu sistema pertsonen beharretara egokituta egongo dela”. Horrez gain, nabarmendu du osasungintza, eta are, zaintza sistema “publiko, duina eta integrala” behar dutela herritarrek.