Ikastolen Elkartearen VII. batzarra egingo dute ekainaren 22an, Iruñean
Gizartea
“Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko ordua dugu”, adierazi du Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Horretarako, Euskal Herriko ikastolen ordezkariak Iruñean bilduko dira ekainaren 22an, datozen zortzi-hamar urteetako erronkei aurre egiteko. Helburu nagusiak ezarriko dituzte bertan. Dagoeneko murgilduta daude eztabaida prozesuaren inguruko lanketan eta ikastolen esku utzi dituzte hiru dokumentu: VI. batzarretik ikastolek egindako ibilbidea jasotzen duena, ikastolei eta hezkuntzari eragiten dieten hainbat parametroren egungo egoeraren diagnostikoa egiten duen txostena eta zortzi-hamar urte barru ikastolak non eta nola ikusten dituzten eta toki horretara iristeko landu beharreko ildoak zeintzuk diren jasotzen dituen dokumentua. Orain, txosten horiek ikastolen esku daude; hala, VII. batzarrerako bidea marraztuko dutenak.