Skip to main content

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, mobilizazioak eta aldarriak

Gizartea

2024, aza. 25 - 08:11

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde publikoek, mugimendu feministek eta eragile sozial eta sindikalek mobilizazioak deitu dituzte. “Gizonek ardurak hartzeko garaia” dela aldarrikatuko du mugimendu feministak. Bost hiriburutan egingo dituzte manifestazioak, 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' lelopean.

Mobilizazioak

  • Gasteiz. San Anton plazatik abiatuta, 19:00etan.
  • Bilbo. Jesusen Bihotzetik aterako dira, 19:00etan.
  • Iruñea. Gazteluko plazan batuko dira, 20:00etan.
  • Donostia. Bulebarretik aterako dira, 19:00etan.
  • Baiona. Herriko etxearen aurrean elkartuko dira, 18:30ean.

Itaiak ere mobilizatzera deitu du 'Indarkeria matxistaren aurka, borrokatu!' lelopean. Eusko Jaurlaritzaren aurtengo kanpainak indarkeria matxistaren ukatzaileengan jarri du jomuga. Nafarroako Gobernuak diskurtso antifeministen kontrako borrokan zentratu du aurtengo kanpaina.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 8 igo dira emakumeen aurkako indarkeria delituak. Indarkeria matxistak 124 emakume eta 12 haur hil ditu 2003tik eta guztira, 6.953 salaketa jarri dira irailera arte.

Hamaika Telebista