Irunberriko lau lagun prozesatuko dituzte La Vueltako protestengatik abenduaren 18an
Gizartea
Gaizka Leitza Alduncin
2025-12-01 13:57
Irunberriko lau lagun prozesatuko dituzte La Vueltak Euskal Herria zeharkatu zuenean egindako protestengatik. Izan ere, abenduraren 18an Agoitzeko Instrukzio Epaitegiara deklaratzera deitu dituzte. Ustezko lesio-delituak, zirkulazioan arriskuak sortzea, agintariekiko desobedentzia eta desordena publikoa egotzi diete, besteak beste.

















