Itzalita eta kontrolpean daude Ezkaba mendian eta Zallan piztutako suteak
Gizartea
2022, ira. 21 - 06:09
Ezkaba mendiak su hartu zuen atzo arratsaldean. Gauerdi aldera lortu zuten sutea kontrolatzea, eta goizerako itzalitzat eman dute. Oraindik, ingurua zaintzen eta freskatzen jarraituko dutela adierazi dute. Berebat, Iruñeko saihesbidean moztu zuten zatia berriz zabalduko dutela agindu dute, Atarrabia eta Antsoain artean, baita Ezkabako tunelak ere.
Suaren hedapen azkarra ikusita, Nafarroako Gobernuak Madrili eskatu zion laguntza, Baso Suteek eragindako Larrialdien Babes Zibilerako Planaren bigarren maila aktibatuz.
Zallan ere sute bat piztu zen atzo, eta BI-3651 errepidea itxi behar izan zuten. Zallako sutea goizeko 4ak inguruan kontrolatutzat eman den arren, oraindik lanean jarraitzen dute suhiltzaileek.