Skip to main content

Izan Harrera migratzaileei gizarteratzen laguntzeko mentoretza programa bolondres bila dabil

Gizartea

2025, Maiatza 20 - 13:05
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SOS Arrazakeriak Izan Harreraren seigarren edizioa aurkeztu dute. Inklusioa, bizikidetza eta gizarteratzea indartuz, tokiko boluntarioek migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza pertsonalizatua ematen diete. Herritarrak gonbidatu dituzte Izan Harrera programan boluntario gisa parte hartzera. Interesa duenak, deitu 943 32 18 11, idatzi izan.harrera@sosracismo.eus edo bisitatu www.sosracismogipuzkoa.org.
Hamaika Telebista