Kablearen Eguna ospatu dute Araitzen, Nafarroan
Gizartea
2024, ira. 16 - 15:09
Larunbat honetan, Araitzeko herritarrek zazpigarrenez ospatu dute Kablearen Eguna. Ehun bat lagun elkartu dira Zezelainen. Herritarrek belarra Malloeta menditik haranera edo baserrietara eramateko sistema zaharra gogoratu dute. Fardoak txirriketan zintzilik jaurtitzen zituzten altzairuzko kableetan behera. Batzuetan baserrietako ganbaretaraino ere sartzen zuten belarra. Kable luzeenak 1.900 metro zituen eta 550-575 metroko koska jaistera ere iritsi ziren. Malloetan 50 bat kable omen zeuden aurreko mendeko 20ko eta 60ko hamarkaden artean.