Katakrakek Fraktal proiektua aurkeztu du, bizitoki larrialdiaren aurkako gune berria
Gizartea
Maite de Felipe Suso
Katakrakek Fraktal proiektua aurkeztu du astearte honetan Iruñean. Katakrakeko lehen solairuan dagoen gune berri honek migratzaileentzako 24 toki, lau komun eta sukalde bat izango ditu. Azaldu dutenez, migratzaileentzako aterpetxe bat baino “gehiago” da.
Hain zuzen, prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, proiektu berri honek lanerako espazioak izango ditu, mugetako errepresioari buruzko prentsakuntzak egingo ditu eta Ceutarako brigada bat bultzatzea ere aurreikusten du. Era berean, Mugen Aurkako Europako Agentzia, Ziklobulegoa eta ekitaldi areto propio bat izango ditu Fraktalek.
Halaber, “crowdfunding handi” bat martxan jarri dutela nabarmendu dute, irailaren 1ean hasi eta abenduaren 21ean amaituko dena. Lortutako diruaren bitartez, azaldu dutenez, Katakrakeko teilatua konpontzea dute helburu, baita martxan jarri duten lehen solairuan garatuko diren hainbat proiektu finantzatzea ere. Kideek adierazi dutenez, webgune bat sortu dute, eta “elkartasun kolektiborako” deia egin dute.

















