Kirol talde batean aritu nahi duten umeek ez dute ezinbestean eskola kirola egin beharko
Gizartea
2025, api. 23 - 10:04
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako eskola-kirolari buruzko epaia berehala betetzeko agindua eman du. Hori dela eta, aurrerantzean ez da derrigorrezkoa 13 urtetik beherakoek Aldundiak babestutako multikirol programan parte hartzea kirol klub batean izena eman ahal izateko.