Skip to main content

Lau pertsona atxilotu dituzte Lapurdin, Bouygues Immobilierren aurkako ekintza batekin lotuta

Gizartea

Filipe Laskarai, Janine Beirie, Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre dira lau atxilotuak. Ostia kolektiboaren iazko ekintza batekin lukete lotura atxiloketek, Euskal Irratiak adierazi duenez. Atxilotuak berehala askatzeko elkarretaratzea egin dute Baionako polizia etxean.
Bouygues Immobilier promotorearen Angeluko egoitza lurrez eta lastoz bete zuen Ostia kolektiboak orain dela ia urtebete. Kanboko Marieniako lurretan 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua salatu zuten horrela.