Skip to main content

Lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko 2027ko urriaren 7a jai eguna izango da

Gizartea

Maria Blanco Martin

2026, eka. 09 - 16:06

Eusko Jaurlaritzak adierazi du, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean, 2027ko urriaren 7a jai eguna izango dela, Jose Antonio Agirreren lehenengo gobernuaren 90. urteurrena ospatzeko. 

Era berean, 40 ekitaldi baino gehiago egingo dituzte Agirren lehendakariaren lehen Eusko Jaurlaritzak “sustatutako balioak” gogora ekartzeko. Urteurrenaren programazioa bost arlotan oinarrituko dute: memoria historikoa eta gizarteratzea, dimentsio kulturala, nazioarteko proiekzioa, entretenimendua eta gaur egungo zein etorkizuneko eztabaidak.

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ekitaldian nabarmendu du “itxaropen proiektu bat eraiki”zuela Agirre lehendakariak. Halaber, igarotako 90 urteen ondoren, “eraberritzeko” momentua heldu dela ere azpimarratu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista