Lehertu dira Tolosako inauteriak!
Gizartea
2025, ots. 27 - 14:02
Sei eguneko umore eta mozorro festan murgildu dira tolosarrak Ostegun Gizenarekin batera. Aurten Artxiboko neskak konpartsako kideek izan dute inauteriei hasiera emateko ohorea, eta beraiek izan dira txupinazoa bota dutenak. 80ko hamarkadan sortu zuten konpartsa hori, eta bi hamarkadaz aritu dira Gipuzkoako Artxibo Orokorraren aurrean parodiak egiten.
Txupinazoa botatzearekin batera, antzerki bat egin ohi dute Kabi Alaiko kideek eta aurten, lehen aldiz, emakume bat izendatu dute inauterietako alkate. Txupinazoarekin, festa lehertu da eta herri osoa inauteri giroan murgildu da bete-betean.
Txarangen doinuek alaituta, asteazkenera arte iraunen dute Tolosako inauteriek.