Skip to main content

Leioako Udalak sentsibilizazio-kanpaina berria jarri du martxan

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano

2026, eka. 05 - 08:06

Leioako Udalak bizikidetza eta espazio publikoaren zaintza sustatzeko sentsibilizazio-kanpaina berria jarri du martxan. “Ei! Ez ahaztu: Leioa zaintzea guztion ardura da” lelopean, ekimenak sei sormen-lan garatu ditu, herritarrek adierazitako kezkei erantzuteko.

Tonu hurbil eta egunerokoarekin, kanpainaren helburua bizikidetza ona eta herriaren zaintza modu positiboan sustatzea da. Hala, kartel eta biniloen bidez presentzia handia izango du kaleetan, baita udalaren webgunean eta sare sozialetan ere.

Iban Rodriguez Leioako alkatearen esanetan, hala ere, jokabide desegokiek kostu handia eragiten diete diru-kutxa publikoei, eta zenbait kasutan zehapen ekonomikoak ere ekar ditzakete, hala nola isunak edo gidabaimeneko puntuen galera. Izan ere, alkateak azpimarratu du kanpaina auzotarren kezketatik sortu dela, eta horren aurrean, Leioa zaintzeko eta elkarbizitza on bat bermatzeko herritarren inplikazioa eskatu du: “Leioa zaintzea guztion ardura da”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista