Skip to main content

Maya alkatearen Nafarroako bandera erraldoia haizeak hautsi du

Gizartea

2022, urr. 27 - 09:10
Hain polemikoa izan den Nafarroako XXL bandera erraldoiak ez du 70 km orduko haize boladarik jasan. Mayaren burugogorkeriaz ipini zen eta 178.000€ kostatu zaie Iruindar guztiei. Navarra Sumak defendatu duenez, Udalak ez zuen haizeteengatik alertarik jaso, eta, ondorioz, oihala urratu zen eta lurrera jaitsi behar izan zuten. Dagoeneko, ordezko bandera bat jarri du Iruñeko Udaletxeak, baina ez du kostu gehigarria ezagutzera eman nahi izan.
Hamaika Telebista