Nabaridas herriak Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa ospatu zuen igandean
Gizartea
Mikel Claver
2023-09-18 11:16
Milaka lagun elkartu ziren Nabaridasen mahats-bilketaren 28. festa ospatzeko. Iñigo San Millan preparatzaile fisikoa izan zen aurtengo pregoilaria. 2023ko lehen muztioaren dastaketa egin zen Nabaridasen. Egunean zehar dantza emanaldiak, aizkolaritza txapelketa, ardo dastaketak… egon ziren.

















