Skip to main content

Nafarroako 0-3ko intersindikalak Lan Batzordean parte hartzea eskatu du

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025-04-30 13:53

LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO sindikatuek osatutako 0-3ko intersindikalak eskatu du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) eta Hezkuntza Departamentuaren arteko Lan Batzordean parte-hartzeko aukera. Euren eskaerari erantzuten ez zaion bitartean, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituztela iragarri dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista