Skip to main content

Nafarroako lan deialdietan euskarak puntuazio nabarmenagoa izan dezala eskatu dute

Gizartea

2022, uzt. 27 - 10:07
Kontseiluak eta Behatokiak zuzenketak aurkeztu dizkiote Merezimenduen Dekretuari euskara gutxi baloratzen delako.

Uztailaren 6an administrazio publikoan sartzeko eta lanpostuak betetzeko besteak beste euskararen merezimendua erregulatzen duen dekretuaren testua atera zuen Nafarroako Gobernuak. Hiru urte beranduago dator dekretu hau, 2019an epaitegiek euskararen merezimenduaren dekretuko hainbat artikulu baliogabetu ostean. Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak azpimarratu du deitoratu nahi dutela zehazki uztailaren 6an atera izana, horrek argi erakusten baituela Nafarroako Gobernuak eztabaida ekiditeko intentzionalitatea izan duela eta aurreko gobernuen hizkuntza politika berberak erabiltzen jarraitzen duela. Berebat azaldu du, Nafarroako Gobernuko lanpostuen %3 baino gutxiagok dutela egun euskararen profila.
Hamaika Telebista