Skip to main content

Nafarroako Larrialdietako Zuzendaritzaordetzak jaurtiko du aurtengo sanferminetako txupinazoa

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, eka. 17 - 15:06

Nafarroako Larrialdietako Zuzendaritzaordetzak emango du aurtengo San Ferminetako txupinazoa. Iruñeko Udalak jakinarazi du asteazken honetan egindako prentsaurrekoan. Bertan, Joseba Asiron Iruñeko alkateak eskerrak eman dizkie San Ferminetan zein beste hainbat ekitaldietan egiten duten lanagatik.

Ondoren, Nafarroako Larrialdietako Zuzendaritzaordetzako kideek hartu dute hitza, herritarrei emandako babesa eta botoa eskertzeko. Era berean, gainontzeko hautagaiak ere zoriondu dituzte.

Izan ere, bost talde izan dira txupinazoa botatzeko hautagaiak: Nafarroako Pilota Federazioa, Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataforma, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariotzaordetza, Nafarroako emakume ikertzaileak eta Santiago de la Txantrea abesbatza. Horietako bati botoa emateko aukera izan dute 16 urtetik gorako iruindarrek. Asironek iragarri duenez 11.750 herritarrek eman dute botoa eta horien %32,15 irabazleentzat izan dira. Bigarren postua, aldiz, Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak eskaturatu du. Beraz, uztailaren 6an Nafarroako Larrialdietako Zuzendariotzaordetzako kideak izango dira San Ferminetako jaiei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista