Nafarroako Osasun Legearen aurreproiektuaren zirriborroa babestu du Dominguezek
Gizartea
2024, abe. 11 - 12:12
Osasun sistemaren Foru Lege berria aurreproiektuaren fasean dago urte amaierara arte. Fernando Dominguezek sistemaren beharra azpimarratzeaz gain, ezer egin ezean Nafarroako osasun sistemak porrot egingo duela adierazi du. Sindikatuek aurreproiektuaren zenbait puntu kritikatu dituzte, hala nola, Osasunbidearen izaera juridikoaren aldaketa, erakunde publiko bilakatuko litzatekeena.