Osasun Publikoa Aurrera plataformak manifestazioak egingo ditu Bilbo, Donostia eta Gasteizen
Gizartea
2023, aza. 06 - 12:11
Osasun publikoa aurrera plataformak Osakidetzako arduradunen arduragabekeria salatu du, zerbitzuan egindako murrizketak eta pribatizazioak gogoraraziz. Osasun zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzea aldarrikatzeko manifestazioak egingo dituzte larunbatean, azaroaren 11n, Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Eskakizunen artean, langileen baldintzak hobetzea, landa eremuan zerbitzua bermatzea edota pribatizazioa gelditzea daude. Osasun publikoa aurrera plataformarekin batera, 75 eragile, auzo elkarte eta sindikatu atxiki dira larunbateko manifestaziora.