Skip to main content

Pasaiako Portuak hamabi familia etxegabetuko ditu trenbide bat egiteko

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, ots. 13 - 10:02

Herrera kaleko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek agerraldia egin dute Eskalerillaseko eraikina ez dezatela bota aldarrikatzeko. Pasaiako Portuak etxetik bota nahi ditu hamabi familia, trenbide bat egiteko. Duela astebete esan zieten euren etxebizitzetatik atera behar dutela eta lau hilabeteko epea dutela horretarako. Hamasei etxebizitza daude blokean eta hamabitan familiak bizi dira: bost etxejabeak dira, besteak ez. Euskal Trenbide Sareak jada lizitatu du obra.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista