Skip to main content

Patxi Ezkiaga ‘Gugan beude’ ohoretza lekutik kendu du Euskal Idazleen Elkarteak

Gizartea

2024, eka. 27 - 12:06
Dagoeneko 22 emakumek salatu dute Patxi Ezkiaga idazle eta irakasleak 90. hamarkadan Donostiako LaSalle ikastetxean erasoak egin zizkiela, eta eskolak ez zuela ezer ere egin. Orain Euskal Idazleen Elkarteak hildako idazleak gogoratzeko ‘Gugan beude’ ataletik Ezkiagaren izena kentzea erabaki du salaketa horiek publiko egin ostean. Adierazi dute modu sistematikoan eta urte luzetan inpunitate osoz sexu-abusuak egindako pertsona batek ez duela ohorezko lekurik merezi aipatutako atalean; hain zuzen ere, ohoretzeko asmoz sortutako atala baita ‘Gugan beude’.
Hamaika Telebista