Santurtziko EH Bilduk nabarmendu du Anderren heriotzarekin gertatutakoa "eskandalu hutsa" dela
Gizartea
Xabi Ealo
2026-09-16 14:24
Justizia Anderrentzat plataformak argitaratutako bideoaren harira, Santurtziko EH Bilduk eskerrak eman dizkio gertatutakoa argitzeko egiten ari den lanagatik.
Koalizio subiranistak nabarmendu nahi izan du azken orduetan publiko egindako irudiek erakusten dutela egun hartan Santurtzin gertatutakoa erabat lekuz kanpo egon zela.
Horiek horrela, Santurtziko alkateari barkamena eskatzeko exijitu dio, Anderrentzako justiziagatik eta familia eta lagunei erreparazioan laguntzeko.
Azkenik, gogoratu dute udaleko barne bideetatik ikerketa espedienteak itxita jarraitzen duela eta ezinbestekotzat jotzen dute diziplina-espedienteen irekiera eta Anderren heriotzean inplikatutako agenteen kautelazko etetea.

















