Skip to main content

Santurtziko oposizioak erantzukizunak eskatu ditu Anderren heriotzagatik

Gizartea

Xabi Ealo

2026, ira. 18 - 09:09

Justizia Anderrentzat plataformak argitaratutako irudiek harrabotsa sortu dute eta ostegun honetan Itziar Carrocera Santurtziko alkateak adierazi du “nekez justifikatu” daitezkeela.

Alkateak jakinarazi duenez, “udalak ez zuen dokumentu grafiko horren berri” eta dagoeneko ikerketa egiten ari diren organoen esku utzi dute. Gainera, Santurtziko Udalak idatzizko txosten zehatza eskatu die gertakariak izan zirenean jardun zuten polizia buruei.

Gogoratu dezagun, Santurtziko udaltzainburuak abuztuan dimititu zuela, eta ildo horretan, Santurtziko EH Bilduk galdegin du ea nori eskatuko dioten txostena, eta era berean, gogor kritikatu du alkateak hiru hilabeteren ostean eskatu izana txostena. Bertako Alderdi Sozialista “erabat arduratuta” agertu da eta udal gobernuak izan duen kudeaketa arbuiatu du. Elkarrekin Podemosek, bere aldetik, nabarmendu du “arduradun politikoak erantzukizunen bat” eduki beharko lukeela eta afera argitu dadila eskatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista