Seaskak bigarren lizeo bat irekiko du Donapaleun, 2027ko irailean
Gizartea
Irati Alvarez
2025-06-30 12:10
Seaskaren urteko biltzar nagusia egin dute iragan larunbatean, ekainak 28, Kanbon. Bertan, jakinarazi dute Donapaleuko ikastolaren ondoan lizeo bat irekitzeko asmoa dutela. 2027ko irailean jarri asmo dute abian, 180 ikaslerekin.

















