Urrian Vito Quilesen bisitan izandako istiluengatik atxil
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
2026, eka. 04 - 15:06
Asteazken honetan Iruñerrian gauzatu dituzten 28 atxiloketen harira, atzemandakoetatik 12k gaua komisaldegian pasa behar izan dute Iruñean. Gazte hauei elkartasuna adierazteko, ostegun honetan elkarretaratzea egin dute Nafarroako Auzitegi Nazionalaren atarian . Atxilotuak pixkanaka komisaldegitik ateratzen joan dira ostegun honetan, goiz eta eguerdian zehar. Iruñerriko Antifaxistei Zigorrik Ez plataformak “elkartasun osoa” adierazi die epaitegien aurrean.
Asteazken honetan Nabarrerian elkarretaratzea egin dute hainbat eragilek eta bertan ehundaka gazte bildu dira atxilotuei elkartasuna adierazi eta aske gelditzeko exijitzeko.
Asteazken honetan ezagutarazi dute Espainiako Poliziak 28 pertsona atzeman dituela Iruñerrian pasa den urriaren 30eko Vito Quilesen bisitaren gertakarien harira. Atxiloketa hauek “desordena publikoa” egotzita egin dituzte.
2025eko udazkenean Vito Quiles agitatzaile ultraeskuindarrak Espainiar Estatuko hainbat unibertsitate pribatu bisitatu zituen, horien artean Nafarroako Unibertsitatea. Hezkuntza erakundeak ekitaldia egiteko baimena ukatu zion arren, Iruñera etortzea erabaki zuen. Horregatik, ehundaka pertsona mobilizatu eta bildu ziren ‘Faxismoaren aurrean, kaleak hartu’ lelopean. Quilesen ekitaldia bertan behera geratu zen, baina Espainiako Polizia eta Udaltzaingoa unibertsitatearen inguruetan geratu ziren eta manifestariekin istiluak izan zituzten. Polizia bertaratutakoen aurka oldartu zen eta hainbat zauritu eta identifikatu egon ziren, bai egunean bertan, baita hurrengo asteetan ere.