Skip to main content

Valentziako Generalitateak 63.000 euro baino gehiago eskatu dizkio 'Aita Mari' ontziari

Gizartea

2024, abu. 19 - 10:08
'Aita Mari'ri portuetako tasak kobratu nahi dizkie Valentziako Generalitateak. SMHko kideen arabera, ez lituzke kobratu behar, 'Aita Mari' Valentziako kaietan egon zen garaian salbuetsita zegoelako, eta tasa horiek ez zituelako pagatu behar. Horregatik uste dute eskabidea egin dela legearen interpretazio oker bat eginda. Uste dute eskaeraren atzean Vox alderdi ultraeskuindarraren itzala dagoela, aspaldiko eskea zuelako talde horrek laguntza humanitarioa ematen duten ontziei tasak kobratzen hastea. Valentziako egungo gobernu autonomikoa Vox taldearekin akordio bat eginda heldu zen agintera, eta bolada batean gobernuko parte ere izan da eskuin muturreko taldea. Kolpe ekonomiko handia da, hurrengo misioak zailtzen dituena.
Hamaika Telebista