Zaballan hildako presoaren familiak heriotza ikertzeko eskatu du
Gizartea
2023, mar. 07 - 14:03
Arabako Espetxean, otsailaren 28an, hilda aurkitu zuten 22 urteko gazte bat. Haren familiak kasuan pertsonatuko dela iragarri du, heriotza zein baldintzatan gertatu zen ikertzea eskatzeko.
Senideek jakinarazi dute hasieratik zailak izan direla Justizia Sailarekin izandako harremanak. Are gehiago, gaztearen beilatokia hautatzeko arazoak izan zituztela azaldu dute. Gorpua, oraindik, ezin izan dutela aberriratu esan du Zuriñe Rodriguezek, hedabideen aurrean irakurri duen agirian.