‘Zierbena Solar’ gelditzeko pausuak argitzea eskatuko dio Bilduk Arabako Ahaldun Nagusiari
Gizartea
2024, Maiatza 21 - 12:05
Solaria enpresak Araban proiektatutako ‘Zierbena Solar’ parke fotovoltaikoak geldiarazteko emango diren pausuak argitzea eskatuko dio Euskal Herria Bilduk Ahaldun Nagusiari. Hiru parke fotovoltaiko eraiki nahi ditu Solariak, 9 udalerri ezberdinen 373 hektarea okupatuz eta 310.000 eguzki panel instalatuz.