Skip to main content

Cannesko Zinemaldia salaketen eta greben beldur hasi da

Kultura

2024, Maiatza 15 - 09:05

Asteartean hasi da Canneseko zinema jaialdiaren 77. edizioa, eta hilaren 25ean jakingo da palmaresa.

Francis Ford Coppola lehiara bueltan da duela 45 urte 'Apocalypse Now' filmarekin Urrezko Palma irabazi eta gero; Meryl Streepek, George Lucasek eta Ghibli Hayao Miyazakiren animazio estudioak Ohorezko Palma irabaziko dute; Cannes Classics sailean 'Tasio' programatu dute filmaren 40. urteurrenarekin bat; eta lehen mailako zuzendariak izango dira Urrezko Palmaren bila, hala nola Sean Baker, Jacques Audiard, Yorgos Lanthimos, Andrea Arnold, Paolo Sorrentino eta David Cronenberg.

Hala ere, jaialdia #MeToo lurrikararen beldur hasi da hainbat sexu-abusuren salaketaren zurrumurruen artean, eta litekeena da aurtengo edizioa markatzea.

Hamaika Telebista