Skip to main content

Donostiako Piratek Aste Nagusirako programa aurkeztu dute

Kultura

2024, uzt. 18 - 15:07
Pirata kolektiboak Aste Nagusirako egitarau alternatiboa aurkeztu du aurten ere Donostian. Abuztuaren 10etik 18ra eguneko ekintzak antolatu dituzte Flamenkan zein Donostiako beste txokotan. Bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, playback lehiaketa, bizifesta, azoka, herri bazkariak… Abuztuaren 12an ospatuko da abordatzea. Hilaren hasieran irekiko da izen-ematea. Herritik eta herriarentzat ari direnen lana lehen lerrora ekarriko dute Kaleko Afari Solidarioak taldea aintzatetsiz. Mattik aldarri bat eramango du besapean, Piraten baloreekin bat datorren lanaren balioa azpimarratzeko. Abuztuaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, eraso sexistak salatzeko
elkarretaratzea egingo da.