Skip to main content

Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra egingo da, izen-ematea zabalik da

Kultura

2022, ira. 01 - 09:09
Parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek irailaren 30era arte dute izena emateko aukera, azokaren webgunean (www.durangokoazoka.eus). Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arte izango da aukera.

Online denda mantendu egingo dute aurten ere. Gauzak horrela, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek modu presentzialean eta digitalean hartuko dute parte.

Kultur sortzaileek azokako guneetara aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Honako hauek izango dira azokako guneak: Talaia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatokia.

Bestalde, aurten, berriro ere, Ikasle Goiza presentziala izango da, eta horrekin hasiko da azoka, abenduaren 7an. Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik.
Hamaika Telebista