Euskal kulturarekin lotutako 100 jardueratik gora egongo dira Bilboko Aste Nagusian
Kultura
Xabi Ealo
2026, uzt. 20 - 15:07
Bilboko Aste Nagusia hasteko hilabete eskasera Bilboko Udalak iragarri du euskal folkloreari lotutako ehun jarduera baino gehiago egongo direla abuztuaren 22tik 30era.
Horiek horrela Aste Nagusian euskal folklorea sustatzeko eta zabaltzeko konpromisoa berretsi du Bilboko Udalak.
Bilboko Alde Zaharra ardatz hartuta, aurten ere ez dira faltako txistulariak, erraldoiak, bertsoak, musika, herri kirolak eta euskal dantzen emanaldiak, azken horiek, aurten, Gasaren plazan.

















