Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko inbertsioa finkatu du euskal artearen aldeko apustua egiteko

Kultura

2024, ots. 13 - 12:02

Bilduma Partekatua deituriko proiektuak abian jarraitzen du. 2020an martxan jarri zenetik Artium Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalerak elkarrekin jarraitzen dute euskal artisten lanak erosteko batzordean. Artium Museoan bildu dira aurten erositako lanak aurkezteko. Proiektu hau euskal artea bultzatzeko abiapuntua dela adierazi du Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak. Aurten proiektu hori indartzeko Kultura eta Hizkuntza sailak 200.000 euroko diru laguntza eskaini du. Guztira, 19 artistaren eta 27 kolektiboren lanak aurkeratu ditu batzordeak. Kolektiboak ere kontuan hartu dira, 13 emakume eta 10 gizon aurkitzen dira zerrendan. Erositako obrak arlo desberdinetakoak dira, pintura, eskultura, zinema edota argazkigintza, esaterako.

Bilduma Partekatuaren ekimena pandemian sortu zen, Covid-19ak sektore horietan izan zuen eraginaren ondorioz. Horren bidez, sektorearen garrantzia azpimarratu dute praktika artistikoak bultzatuz. Bilduma Partekatuan katalogatuko dira lan horiek guztiak. 2020an sortu zenetik 80 egile eta kolektiboren 144 lan erosi dira.

Hamaika Telebista