Skip to main content

Gasteizko XtraKlub programaren jardueretan izena emateko epea zabalik da

Kultura

Gazteentzako aisialdi programak 11 jarduera prestatu ditu udazken-neguko denboraldirako, azaroa eta abendua bitartean. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako jarduerak dira eta guztira 230 plaza eskaintzen dira. Errealitate birtualeko betaurrekoekin, zirku eta sukaldaritza tailerrak, Bilbora txangoa, errespetuz ligatzen ikasteko saioa… Jarduerak asteburuetan burutuko dira, gazte bakoitzak gehienez lau ekintzetan parte hartzeko aukera izango du. Xtrajaia ere ospatuko da, abenduaren 3an, gazteek dantza eta abesti tailerretan ikasitakoa erakusteko. Izena emateko epea jada zabalik da eta aktibitatea egin aurreko ostegunera arte egongo da irekirik Gazteentzako Informazio Bulegoan, gizarte etxeetan eta 010 telefono zenbakian.