Skip to main content

Getxoko bonbardaketaren 85. urteurrenaren erakusketa abian dago gaurtik, urriaren 2ra arte

Kultura

Oihane Alonso

2022, ira. 15 - 17:09
Aurten, 85 urte bete dira Getxo bonbardatu zenetik, eta gertatutakoa gogoratzeko material grafikoa, mapak, dokumentazioa eta hainbat material batu dituzte. Punta Begoñako Galerien areto nagusian izango da erakusketa, gaurtik, irailak 15, urriaren 2ra bitartean.
Ibilbide bisual bezala planteatu duten erakusketa 1936ko urriaren 21etik 1937ko ekainaren 13ra jazotako gertaeretan dago oinarrituta, matxinatutako indarrek eta haien aliatuek Getxon jasan zituzten 14 bonbardaketen ikusizko errepasoa egingo du erakusketak.
Erakusketa astelehenetik ingandera bisitatu ahal izango da, 11:30etik 14:00etara eta 18:00etan (igandetan, 14:00ak arte soilik).
Hamaika Telebista