Skip to main content

Gogotsu ekin diote Azkena Rock jaialdiari Gasteizen

Kultura

2025, eka. 20 - 07:06

Hasi da jada Azkena Rock jaialdia Gasteizen. Rock soinuek beteko dute hiriburua asteburu honetan.

Gogotsu ekin diote lehenengo egunari, izan ere, jendetza batu da ateak ireki dituztenean eta tarteka bota duen euriak ere ez ditu zaleak gelditu. Ostegunean punka eta doinu alternatiboak gailendu dira gehienbat. Libe euskal artistak eman dio hasiera jaialdiari. Kaotiko, EZEZEZ eta EH, MERTXE! euskal taldeak ere egongo dira jaialdiaren 23.edizioan. 

Ostegun, ostiral eta larunbatean zehar dezenaka artistek joko dute Mendizabalako oholtzetan, izen handiko artistek, hasiberriek eta beteranoek bat egiten dute rock jaialdi honetan. Hala ere, aurten, hiru izen gailendu dira kartelean, John Fogerty, Manic Steet Preachers. Lucinda Williams. Azken honen hirugarren aldia da jaialdian, eta Fogertyrena berriz, bigarrena.

2002 urtetik ospatzen da musika jaialdia Gasteizen, lehenengo edizioa Azkena Gasteiz aretoan izan bazen ere, gaur egun, Mendizabalan eta Andra Maria Zuriaren plazan kokatzen dira eszenatokiak. Azken gune hau, berezia izango da, izan ere, besteetan ez bezala eguerdian direlako kontzertuak. Azken Rock jaialdiko oholtza horiek Bob Dylan, Patthi Smith, Sex Pistols eta Kiss bezalako klasikoek zapaldu dituzte.

Hamaika Telebista