Skip to main content

Herriko plaza bihurtuko dute BEC datorren maiatzaren 3an ‘Maite Zaitut’ jaialdian

Kultura

2025, api. 14 - 15:04
Barakaldoko Bizkaia Arena herriko plaza bihurtuko dute datorren maiatzaren 3an, Pirritx Porrotx eta Marimotots omentzea helburu duen ‘Maite Zaitut’ jaialdian. Ekitaldiak ordu terdi eta bi ordu bitarte iraungo ditu eta euskal pailazoen dozena bat abesti izango ditu ardatz, antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera.

Jaialdiaren nondik norakoak Amagoia Mujika Maite Zaitut elkarteko bozeramaileak ezagutarazi ditu astelehen honetan Bilbon eginiko prentsaurreko batean. Bertan, pailazoen omenaldiari babesa eskaini dioten erakunde, eragile, komunikabide eta enpresen berri eman dute antolatzaileek, eta haietako hainbaten ordezkariak ere presente egon dira. Haien artean, Hamaika Telebista.
Hamaika Telebista