Skip to main content

Izaro: "Nire publikoa iparrorratz potentea izan da disko berria osatzeko prozesu guztian"

Kultura

Disko berria du Izarok, 'Cero de Enero' . ZEIDFEST Gaztea jaialdian jende asko eta eskuzabalik sentitu du Izarok, disko berriak bere publikoaren aldetik erantzun ona izan duela adierazi du eta gehitu du bere publikoa beti izan dela iparrorratz potente bat lana osatzeko prozesu guztian, baita prozesu terapeutiko pertsonalean ere. Azaldu du ederra izan dela askatasuna edukitzea lan bat egiteko orduan. Halaber, disko berria aldaketa inportantea dela esan du, limoietatik erreta eta nahiko triste irten zen eta lan berria zoriontasunetik egin du, sendatze prozesu baten barruan, blokeotik, hausnartzera eta hortik sendatzera. Eta alde horretatik kontatu du prozesu horrek guztiak eman diona.