Skip to main content

Jokoteknia Bideojokoen VI. edizio berriak euskara eta bideojokoak uztartuko ditu

Kultura

2023, aza. 06 - 08:11
Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa egingo da azaroaren 11n, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.
Aurtengo edizioan lau hitzaldi eta mahai-inguru izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz. Bideojokoek gizartean betetzen duten funtzioaren garrantzian sakonduko da, ikuspegi soziologikotik abiatuta; euskarazko eduki sortzaileen komunitatea ezagutzera emango da, Euskal Twitch komunitateak nabarmenduz; bideojokoek hezkuntzan egindako ibilbidea errepasatuko da; bukatzeko, bideojoko garatzaile eta ekoizle baten bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuak partekatuko dira.
Hamaika Telebista