'Kaixo, Frida!' filma zinema aretoetara heldu da
Kultura
2025, mar. 28 - 11:03
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinemetara iritsi da 'Kaixo, Frida' animaziozko filma. Martxoaren 28an izango da estreinaldia, Zineuskadik sustaturiko Zinema Euskaraz programaren eskutik. Horrela, bereziki haurrei zuzenduriko filma euskaraz ikusteko aukera izango da.
“Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, zirraragarria, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen izugarriarekin egiten die aurre. Neskato honek Frida Kahlo du izena”.