Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: "Hatxe egitasmoak musika askea sortzen duela esan daiteke"

Kultura

2024, Maiatza 09 - 14:05
Aste honetan 'Musika Zuzenean TB' saioan Hatxe egitasmoa ezagutzeko aukera izango da, Koldo Otamendik gidatuta. Oreretan izan dira Hamaikako lankideak Idoia Hernandezekin; izan ere, Hernandez bera ezkutatzen baita egitasmoaren atzean. 2017an abiatu zen Hatxe egitasmoa; 'Lehena' diskoa kaletatu eta horri esker zuzenekoak eta bakarkako egitasmoa zena talde egitasmo bilakatu zen. Bere bakarkako lehen diskoan musika klasiko garaikideko doinuak jaso ditu pianoarekin. Ondoren talde bezala, 'Panpin hautsien dantza' kaleratu zuten. Ez galdu, 'Musika Zuzenean TB' saioa, gaueko 22:00etatik aurrera Hamaika Telebistan eta nahian eta sarean hamaika.eus-en.
Hamaika Telebista