Skip to main content

Kultura, artea eta erresistentzia uztartu ditu Zineb Sedirak Tabakalerako erakusketa berrian

Kultura

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ots. 23 - 12:02

Independentziaren eta askapenaren aldeko borroka afrikarrak hartu ditu ardatz Zineb Sedira artista frantziar-aljeriarrak, Tabakalerak Donostiara ekarri duen Standing Here Wondering Which Way to Go erakusketan. Ipar Afrikarekiko lotura kulturalean, iragan kolonialaren ondorioetan eta migrazio-mugimenduetan sakontzea du helburu Sediraren obrak. Erakusketak, bestalde, Afrikan Espainiaren historia kolonialarekin lotutako kasu-azterketak ere biltzen ditu: Ekuatore Ginea eta Kanarietako uhartediarenak. Rita Fabianak eta Ane Agirrek komisariatu duten Zineb Sediraren erakusketa ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista