Skip to main content

Magialdia azken txanpan sartu da nazioarteko magia gala handiekin

Kultura

Jaialdi arrakastatsua izan da, publiko andana bildu duena, besteak beste erakusleihoetan egindako ikuskizunekin. Ostiralean David Navares magoaren ‘Magic theatre’ ikuskizuna egongo da, 19:00etan Aihotz plazan. 20:00etan. “Heraclio Fournier Kartak” Hurbileko Nazioarteko Magia Gala dugu Europa Biltzar Jauregian. Karim, Armando Lucero, Ondrej Psenicka edo Giancarlo Scalia magoak bilduko ditu, besteak bete. Larunbatean Nazioarteko Magia-eszena gala izango da, 18:00 eta 21:00etan Vital Fundazioa Kulturunean. Young Min, Remi Lasvesnes eta Agustin Aristaran magoek parte hartuko dute, besteak beste. Sarrerak fundacionvital.eusk webgunean eskuratu daitezke. Jaialdia igandean bukatzen da. 12:00etan Alexku magoak 'La magia del reciclaje' ikuskizun berezia egingo du Atarian. Amaiera gala 20:00etan izango da, Plaza Berrian, Iñaki Zabaletta, Gonzalo Albiñana, Giovix, Peio Rivas eta Juan Colas magoekin.