Skip to main content

Magialdia jaialdiak Gasteizko denden erakusleihoetara eramango du magia

Kultura

Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiak haurrentzako magia-tailerrak eskaintzen ditu, BiBat Museoan, arratsaldeko 17:00etan. Erdialdeko zenbait dendetako erakusleihoetan magia ikuskizun bisualak eskainiko ditu 19:30etik aurrera. Arlekin liburu-denda, Astrolibos 2, Mamia edo Urbieta denden erakusleihoak, besteak beste, magiaz beteko dira Jonio, Giovix edo Juan Colás magoen ikuskizunekin. Jaialdiaren laugarren jardunaldiak Isaac Juradoren 'Magias para normales' ikuskizuna eskaintzen du ere, 20:00etan Vital Fundazioa Kulturunean. Magia eta komedia elkartzen dituen ikuskizuna da. Gonbidapenak fundacionvital.eus webgunean daude eskuragarri.