'Martutene' eleberria irakurri dute Klasikoen Etengabeko XV. Irakurketan
Kultura
2022, eka. 09 - 08:06
Klasikoen Etengabeko Irakurketaren XV. edizioa izan dute Arriaga Antzokian, Bilbon. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ekitaldia da, eta 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute aurtengoan. Horien artean, Toti Martinez de Lezea idazlea eta Xabier Amuriza bertsolaria ikusteko aukera izan da.