Monje baten ibilaldi geldoa abiapuntu, mundua ezagutzera garamatza Tsai Ming-Liangek
Kultura
Udane Arbeo Astigarraga
2026, ira. 18 - 13:09
Tabakalerako ‘Walker’ erakusketa berriak zinema eta arte garaikidea lotzen ditu. Geldotasuna da Tsai Ming-Liang zinemagile taiwandarraren Walker erakusketaren abiapuntua. Hiru ikus-entzunezko piezek osatzen dute erakusketa: No Form, Walker eta Journey to the West. Hiruretan, Lee Kang-Sheng aktoreak gorpuzten du pertsonaia nagusia: burua larru-arras moztuta, oinutsik eta tunika gorria jantzita, hirietako kaleetan zehar oso mantso ibiltzen da. Mugimendu hori abiapuntu hartuta, taiwandarrak gorputza behatzeko eta munduarekin harremanean jartzeko beste modu bat proposatzen du.

















