Badiatik abiatu eta Hatortxurako bidea egingo du Puerto Santa Mariako espetxean sortutako gitarra batek
Kultura
Ane Garitaonandia
Badiatik abiatu eta Hatortxurako bidea egingo du Puerto Santa Mariako espetxean sortutako gitarra batek. "Harribitxi bat zen, hormigoizko basamortu batean erditua, haien eskuek eta ametsek artisauaren patxadaz sortua Puerto Santa Marian".
Bidean, Pasaia, Gasteiz eta Berriozarren joko dute hainbat musikarik. Koldo Soretek, Juantxo Arakamak eta Morok sortu eta eman diote forma bidai berezi hau biltzen duen abestiari, ‘Badakit badakiela’. Pasaian izango da gitarra, ekainaren 3an; Gasteizen ekainaren 17an eta uztailaren 8an, Berriozarren egingo du geltokia. Leku bakoitzean artista ezberdinek hartuko dute eskuetan gitarra.
Bidaiaren bukaera Hatortxu Rock elkartasun musika jaialdia izango du, Atarrabian. Gitarra berezi honekin eta Gitarra Plazara ekimenarekin bat eginik ospatuko da musika jai handia