Skip to main content

Plazak utziko ditu Beñat Lizaso bertsolariak

Kultura

Bertsolari aldizkariak egiten duen #Makarrizketak podcasteko bigarren ataleko protagonista izan da azpeitiarra, eta han eman du erabakiaren berri. Lizasok iradoki du etenaldia ez dela izanen behin-behinekoa: “Iritsi da garaia atea ixteko, eta giltzaz ixteko gainera. Mila esker oholtzakide eta bertsozale guztiei”.

2019an parte hartu zuen azken aldiz txapelketetan, eta orduan iragarri zuen horiek utziko zituela. Hiru urtera plazak ere uzteko erabakia hartu du. Podcastean aletu ditu plazari agur esatea erabakitzeko arrazoiak; kontatutakoaren arabera konparazioek ekarri dute haren agurra.